euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Kantatzen Duten Herriak 2023’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/03/22 Noiz arte: 2023/03/24, 10:30 - 14:30

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Arte Ederren Fakultatea

Kantatzen Duten Herriak, musikari buruzko jardunaldia, seigarren aldiz egingo da martxoaren 22, 23, eta 24an Bilboko Hezkuntza eta Arte Ederren fakultateetan. Hauek musikaren ikasketa soziala lantzen dute diziplina akademiko ezberdinetatik eta esperientzia eta esperimentaziotik. Gainera, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldi guztiak doakoak dira eta formatu ezberdinak egongo dira: mistoa, presentziak eta birtuala ( https://ehu.webex.com/meet/idelamo).

Egitaraua:

Martxoak 22:

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, ekitaldi-aretoa

• 10:35 – 13:00: Komunikazioak

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, kafetegia

• 13:00: Kontzertua: Maddi eta Igor Atila Txiguagua (akustikoa) & DJ Deafman
 

Martxoak 23:

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, ekitaldi-aretoa

• 12:00 – 13:30: Mahai-ingurua: Reguetón eta gaizki ikusitako beste musika batzuk, estereotipoaren eta subertsioaren artean

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, kafetegia

• 13:30 – 16:30: Set & Concerts

Arte Ederren Fakultatea (2. eraikina) – Proiekzio aretoa

• 17:00 – 18:30: Mahai-ingurua (Aiora Renteria, Zea Mays)

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, kafetegia

• 18:30: Dj Set: Tronis

Martxoak 24:

Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Juliana Agirrezabala aretoa

• 9: 00 -10: 30: Dokumentala: ‘Queercore, How To Punk A Revolution’.

• 11:00 – 13:00: Komunikazioak

• 13:00: Kontzertua: Flamenkoa arte bizia da. Hitzak: Felipe Lara "El Extremeño"