Jardunaldia: ‘Zientzia eta Teknologia Fakultatearen ekarpena Euskararen Normalizazioan’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/27, 19:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

50 urte hauetan Zientzia eta Teknologia Fakultateak euskararen normalizazioan eduki duen eraginari buruz hitz egingo da jardunaldian. Euskararen normalizazioaren alde arituriko Fakultateko irakasleak aitortzeko eta omentzeko erabiliko da ekitaldia.  Sarrera doan (hitzaldiak euskaraz izango dira, aldibereko itzulpenarekin).  

Fernando Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak zabalduko du ekitaldia. Ondoren Ekaia aldizkariaren 30. urteurrena ospatzeko egindako bideoa aurkeztuko da.

Horren ostean, atzerriko hiru ikasle omenduko dira Fakultatean egindako egonaldian Euskarako A1 titulua lortu baitute.

Partehartzaileak:

  • Pedro Miguel Etxenike, 1982an onartutako ‘Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legearen sustatzailea. 
  • Jacinto Iturbe, UPV/EHUko lehen Euskara errektoreordea eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea.
  • Jesus Mari Txurruka, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea eta Euskara zientifiko-teknologikoa normalizatzeko bidean jardun zuen taldekoa.