euskaraespañol

Jean-Pierre Melville zikloa: ‘Bob le flambeur (Bob jokalaria)’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/08, 19:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 8, 19:00etan Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Jean-Pierre Melville  zikloaren baitan 24h de la vie d'un clown (24 ordu pailazo baten bizitzan) laburmetraia eta Bob le flambeur (Bob jokalaria) luzemetraia ikusi ahal izango dira. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera libre aretoa bete arte.

24h de la vie d'un clown (24 ordu pailazo baten bizitzan) · 1946 · 18 min  · Frantzia · Film laburra / Drama

“24h de la vie d ́un clown” da Jean-Pierre Melvillek eginiko lehen film laburra, eta bakarra. Orain arte ez da inoiz argitaratu; izan ere, hitzez hitz esan zuen ez zuela nahi “lehen zirriborro pertsonal” hori “tiraderatik ateratzea”. Egun bat Beby pailazo profesionalaren bizitzan: haren oroitzapenak, lana eta eguneroko bizitza.

Bob le flambeur (Bob jokalaria) · 1955 · 101 min · Frantzia   Zinema beltza

Bobek, gangster zahar jokozaleak, porrot egin du eta dirurik gabe gelditu da. Hori dela eta, lagun polizia baten aholkuen kontra, Deauvilleko kasinoan lapurreta egitea erabakiko du.

Aurkezpena eta ondorengo eztabaida UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Irakasle Gabriel Villotaren eskutik.

Zikloari buruzko informazio guztia, hementxe: https://goo.gl/X8r833