euskaraespañol

Jolasbide. III Nazioarteko Mintegiak XXI. mendeko ikaskuntzaren erronkei heltzeko hezkuntza-esperientziak erakutsiko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/10/21, 09:00

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 21, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, jolasBIDE III. Nazioarteko Mintegia egingo da, XXI. mendeko ikaskuntzaren erronkei buruz eztabaidatzeko. Bilboko Hezkuntza Fakultateak, Haziz Hazi sareak, KideON taldeak eta Ariwakek antolatu dute jardunaldia, aurrez aurreko formatuarekin eta online bertsioarekin. Sarbide librea eta doakoa da, eta hezkuntza eraldatzeko lan egiten duten proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

JolasBIDE mintegia joera akademikoei, metodologia berriei eta hezkuntza-proiektuei buruzko ikuspegi ezberdinak eskaintzea helburu duen mintegia da. Aldi berean, jokoak bizitzako etapa guztietan ikasteko bide nagusi gisa duen balioa sustatuz nahi du.

Edizio honek, aurrez aurreko modalitateaz gain, bertsio birtual bat eskainiko du sarbidea errazteko. Mahai inguruko formatua izango du, eta ponente bakoitzak aurkeztu ondoren, zalantza, galdera eta eztabaidarako gunea egongo da.

Jardunaldi honetan esperientzia eta eredu ezberdinek parte hartuko dute hiru mahai-ingurutan.

Lehenengo mahaia:

Madrileko La Salle Unibertsitate Zentroko Javier Abad, arte komunitarioa eta ludikaren ikuspegia sartuko gaituena; Ainhoa Ezeiza (UPV/EHU), Hezkuntza Fakultateko ilusionismo sozialaz arituko zaiguna; eta Aitor Garagarza, (UPV/EHU), "Hezkuntza alternatiboa: haurtzaroaren eta komunitatearen garapena" ikerketaren ondorioak ekarriko dituena.

Bigarren mahaia:

Andrea Lopez de Parizak parte hartuko du, eta Kiribilore Permakultura Elkartearekin naturari lotutako ereduetan izandako esperientzia azalduko du. Ondoren, Charo Garaigortak eta Marimar Buenok, Artium Museo eta Barrutia Ikastolaren arteko kolaborazioa kontatuko digu, Magnet proiektuaren barruan. Azkenik, German Doin La Educación Prohibida eta Proyecto C (Argentina) dokumentalaren zuzendariak hezkuntza korronte berrien ikuspegi orokorra emango du.

Hirugarren mahaia

Begoñazpi Ikastolako Jon Crespok inguruko mundua ulertzeko pentsamenduak duen garrantzia azpimarratuko du eta Cristina Redondok Montessori Gran Bilbao proiektuaren esperientzia azalduko du. Luis Delgadorekin Asturiasko Andolina eskola komunitarioaren proiektuan biziko gara egun batez, eta Jordi Mateu Ca l 'Aulet proiektuko zuzendariak emango dio amaiera erronkari. Bartzelonako CAIEV elkartearen hezkuntza-espazioa da Mateu, eta "Educación Viva" eredua azalduko du.

Jarduera horien bidez, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eredu eta pedagogia berriak hurbildu nahi ditu, irakaskuntzako ikasle eta profesionalei ikuspegi zabala eta egungo hezkuntza-errealitatearekiko kontaktua eskaintzeko.

Antolatzailei buruz:

HazizHazi elkartea: "Hezkuntza-, hazkuntza- eta laguntza-sarea", hezitzaile eta familiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza-proiektu ugarik osatzen dute, eta eredu propioak garatzeko beharra ikusten dute, egungo gizarte-errealitatean dauden gabeziei edo arazoei erantzuteko.

KideON: Eusko Jaurlaritzaren ikerketa talde finkatua da, Gizarteratzeari eta Hezkuntzari buruzkoa. EHUko hainbat jakintza-arlotako irakasleak eta gizarte-erakundeetako eta atzerriko unibertsitateetako ikerketako laguntzaileak biltzen ditu. Gizarteratze- eta hezkuntza-prozesuekin konprometituta dauden gizarte- eta eskola-hezkuntzako profesionalen esku-hartze zuzenarekin eta prestakuntzarekin lotutako ikerketa-ildoekin.

Ariwake ikaskuntza-sare kolaboratiboak garapen pertsonala:, hazkunde kolektiboa eta eraldaketa soziala sustatzen ditu bost ikaskuntza-arlotan, hala nola ongizatean eta osasunean, bizitzan zehar heztea eta laguntzea, ahalduntze pertsonala eta lanekoa, alderdi guztiak adieraztea eta bizitzea, edo bizitzarako eta lanerako espazioak eratzea.

Programa: [ikus]