euskaraespañol

Ariketa fisikoa eta fibromialgia jardunaldia

Noiz eta non

2018/11/30, 15:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 30, 15:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko areto nagusian (Lasarte atarian, 71. Gasteiz) ‘Ariketa fisikoa fibromialgiarako eta neke kronikoaren sindromerako tratamendu ez farmakologiko gisa: min eta neketik harago’ izenburua izango duen informazio eta zabalkunde jardunaldia egingo da. Jardunaldia hau antolatzeko, ASAFIMA fibromialgia eta neke kronikoaren sindromearen aurkako arabar elkartearen laguntza izan da.

Fibromialgiaz eta neke kronikoaren sindromeaz egindako ariketa fisikoaren inguruan den ebidentzia zientifiko guztia eman nahi da jakitera, bai eta profesional eta gaixoei eskaini ere jardunbide egokia eta behar besteko atxikitzea bermatzeko eta gura diren emaitza lortu ahal izateko.

Era berean, informazioa ere emango da profesional eta gaixoei 2019ko lehenengo seihilekoan zehar eskainiko diren tailer teoriko praktikoen inguruan eta gida praktiko bat banatuko da informazio guztia jasoaz.

Jardunaldiak osasunaren arloko ikasle eta profesionalak ditu helburu (hezkuntza fisikoa, medikuntza, erizaintza, fisioterapia…) eta, nola ez, pertsona diagnostikatuak eta senideak.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago eta dohaineko izen-ematea honako esteka honetan: http://www.asafima.org/jornadas-divulgativas/