euskaraespañol

Jardunaldia: Animalien tratu txarra eta kriminologia berdea

Noiz eta non

Noiztik: 2019/04/12 Noiz arte: 1970/01/01, 17:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, animalien aurkako tratu txarrari buruzko jardunaldi bat egingo da, bosgarren urtez jarraian, eta bertan elkartuko diren adituek eta erakundeetako ordezkariek indarkeria mota hori gizartean saihesteko gakoak aztertuko dituzte. Aurtengo jardunaldiaren lema "Animalien gaia: etika arazoak eta estrategia politikoak” izango da. Jarduera Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Euskal Biktimologia Sozietateak antolatu dute, Zaragoza Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean.

Sarrera doan eta irekia da.

Bosgarren edizioan jada, eta kriminologia berdea deitutako testu inguruan, jardunaldiak animalien mota guztietako tratu txarra izango du ardatz, betiere etikaren ikuspegitik eginda. Horretarako, Manifiesto Animalista saiakeraren egile ezagun Corine Pelluchon (Université Paris-Est-Marne-La-Vallée) irakasleak parte hartuko du. Liburu horretantxe planteatzen dira alternatiba politikoak animalien gaian. Argitaratutako haren azken liburuan gogoetaren etikarekin lotutako hainbat alderdiz jarduten du, Biktimologiarentzat arlo teoriko interesgarria dena.

Zuzeneko emanaldia:  http://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html

Izena ematea

Web helbidea: Jardunaldiaren bideoa: