euskaraespañol

Elikagaien zientzia eta teknologia gradua sustatzeko jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/01/23 Noiz arte: 2018/01/24, 15:30 - 19:30

Kokapena

Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

2018ko urtarrilaren 23 eta 24an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko bosgarren jardunaldiak burutuko ditu; ‘Elikagaien Zientzia eta Teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. mendean’ izenburuarekin. Batxilergoko eta lanbide hezkuntzako ehun ikasle baino gehiago arituko dira jardunaldi horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko 40 ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak, fakultateko laborategiak bisitatzen.

Ekimen honetan arlo ezberdinetako irakasleek hartuko dute parte; hots, Elikagaien Teknologia, Mikrobiologia, Elikadura eta Bromatologia eta Kimika Ez Organikoa, bai eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak ere.

Jardunaldi hauen bidez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteera ugari barne.

Farmazia Fakultateko gradu aretoan informazio saioa jaso eta elikagaien planta pilotua bisitatu eta gero, etorriko diren ikasleek fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Nutrizioa eta Bromatologia, Kimika ez Organikoa eta Elikagaien Teknologia sailetako laborategiak ezagutuko dituzte, EZTko graduko ikasleek praktikak egiten dituztelarik bertan. Laborategiotan, jarduera praktiko batzuk egingo dituzte Elikagaien Zientzia eta Teknologiarekin erlazionatuta, arlo honetako profesionalak noraino den inportantea jakin dezaten. Era berean, gerora ikasle izango direnek Lascaray Ikergunea ere ezagutuko dute, bertan Elikagaien Prozesatze, Kalitate eta Segurtasun ikerketa taldearen laborategiak bisitatuko dituzte, bai eta Zerbitzu Orokorren Erresonantzia Magnetiko Nuklearrekoa ere. Bietan Elikagaien Zientzia eta Teknologiari buruzko ikerketak eramaten dira aurrera gaur egun.

Antolatutako jardunaldiak, gaztelaniaz (urtarrilaren 23an) zein euskaraz (urtarrilaren 24an), arratsaldez egingo dira (15:30etik 19:00k arte).