null

Jardunaldi Irekiak

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/03

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) adierazi nahi du bihartik aurrera, hau da, martxoaren 4tik aurrera, Arabako Campusean ospatu behar ziren Jardunaldi Irekiak geroratuko direla, berriro jakinarazi arte. Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak Bizkaiko Campusean ere atzeratu ditu Jardunaldi Irekiak.

Atzerapenaren arrazoia hauxe da: garbiketa greba dela eta, manifestazioen bitartean instalazioetan eragin diren desegokikeriak. Unibertsitateak ahalik eta lasterren jakinaraziko du noiz egingo den aktibitatea.