euskaraespañol

Jardunaldi ireki birtualak UPV/EHUn

Noiz eta non

Noiztik: 2020/05/18 Noiz arte: 2020/05/27, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Izena emateko epea jardunaldi bakoitza hasi baino bi egun lehenago arte egin ahal da.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak maiatzaren 18tik 27ra ospatuko ditu jardunaldi ireki birtualak. Izena ematea ezinbestekoa da parte hartu ahal izateko, eta saioa ospatu baino bi egun lehenago arte egin ahal da. Jardunaldi horiek ordezkatuko dituzte atzeratu behar izan ziren martxoko jardunaldi presentzialak.

Jardunaldi ireki hauek modu birtualean  egingo dira eta 2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn ikasten hasi nahi dutenei zuzenduta daude. On-line informazio saioak eskainiko dira, irakasleek ikastegietan eskaintzen diren graduen berri emateko eta sortzen diren zalantzak argitzeko.

 

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jornadas-de-puertas-abiertas