Elikadura-jokabidearen nahasmenduei (EJN) buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/02/19, 09:15

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, otsailaren 19an, 9:15etik 13:00etara, Elikadura-jokabideko nahasmenduak (EJN) Sentsibilizatzeko eta Prebenitzeko Jardunaldiak antolatu dira. Formatua presentziala izango da, Arabako Campuseko MICAELA Portilla Ikerguneko ekitaldi aretoan, plaza mugatuekin, edo birtuala Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Elikadura-jokabidearen nahasmenduak Sentsibilizatzeko eta Prebenitzeko Jardunaldi hauek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Bizia Lab Campuseko 'EHU bienestar psicoSOCIAL' proiektuaren barruan sartzen dira. Proiektu horren bidez, UPV/EHUko ikasleen ondoez psikosozialeko egoeren eta arreta psikosozialeko premien jakintza eta ikusgarritasuna sustatu nahi da, egoera horiek hautematen eta prebenitzen laguntzeko, unibertsitate-komunitatearen ongizate psikosozialean eragina duten proposamen eta jardueren bidez.

Jardunaldiak UPV/EHUko unibertsitateko ikasleei, profesionalei, kaltetutako pertsonei, senideei eta gaian interesa dutenei zuzenduta daude.

Izena emateko formulariorako esteka: https://forms.gle/2d17ZNvTnJroDsiD7

Programa: ELIKADURA-JOKABIDEAREN NAHASMENDUEI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO ETA PREBENTZIO JARDUNALDIAK_1612769876480.pdf