euskaraespañol

Mugaz gaindiko dok-barnetegiak UPV/EHUren eta UPPAren eskutik

Noiz eta non

Noiztik: 2019/10/21 Noiz arte: 2019/10/24, 00:00 - 00:00

Kokapena

Frantzia

Deskribapena

Urriaren 21tik 24ra bitartean, UPPA – UPV/EHU mugaz gaindiko dok-barnetegien bederatzigarren edizioa egingo da. Izenak adierazten duen bezala, UPV/EHUk eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA) 2011z geroztik egiten dituzte barnetegiok lankidetzan. Oraingo edizio hau Bieiillen egingo da, Pauetik 30 km dagoen herri frantsesean.

Mugaz gaindiko dok-barnetegiak prestakuntza ekimen transbertsal bat dira, doktoregaiei etorkizunean laneratzen laguntzeko xedea duena. Ingurune eleaniztun batean. Ingurun eleanitz batean, Patrick Cansell-ek eta Alexandra Borsarik gidatutako ARTEM talde pedagogikoak lagunduta, parte hartzaileek (40 bat unibertsitate bakoitzeko) aukera izango dute beren proiektuak taldean aurkezteko, eta horren bitartez modu praktikoan garatuko dituzte beren prestakuntzan zehar jaso dituzten ezagutzak, eta gaitasun berriak bereganatuko dituzte, diziplinarteko eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteari lotuak.

Talde pedagogikoaz gain, dok-barnetegian parte hartuko dute, halaber, enpresa sorkuntzaren,  berrikuntzaren edo komunikazioaren arloko adituek.