euskaraespañol

José Ángel Cuerdak Francisco de Vitoria domina jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/20

Irudia
ezkerretik hasita: Juan José Álvarez (Ikastaroen Batzorde Zientifikoaren kidea), Juan Soroeta (Ikastaroen zuzendarikidea), José Luis de Castro (Ikastaroen zuzendarikidea), José Ángel Cuerda, Idoia Otaegui (Ikastaroen zuzendarikidea), Manoli Igartua (Arabako Campuseko errektoreordea), Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteizko alkatea) | Argazkia: UPV/EHU

Vitoria-Gasteizko Udalak, hiriaren alkate ohia izandako José Ángel Cuerda Montoya jaunari ‘Francisco de Vitoria’ Domina eman zion eta Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroetan parte hartu zuten ikasle eta irakasleei harrera ofiziala egin zien, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Goiuri jauregian.

Ikastaro horien Batzorde Zientifikoak, besteak beste, Udalari ‘Francisco de Vitoria’ domina norentzat proposatzeko ahalmena du, Giza Eskubideak eta Munduko Bakearen alde nabarmendu diren pertsonei edo erakundeei emateko. Domina hori Vitoria-Gasteizko Udalaren Ohoreen eta Bereizpenen Araudian jasota dago, eta bertan daude araututa domina ematearen baldintzak. 2022 edizioan, Nazioarteko Harremanak eta Nazioarteko Zuzenbideari buruzko Ikastaroen Batzorde Zientifikoaren proposamena José Ángel Cuerda Montoya jaunari saria ematea izan zen eta Udaletxeak ahobatez proposamena onartu zuen.