euskaraespañol

Juan Kruz Igerabide, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/27

Irudia
Juan Kruz Igerabide. Argazkia: UPV/EHU

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak 2018ko Haur eta Gazte Literatura saria Juan Kruz Igerabideri eman dio ‘Letren txontxongiloa’ lanagatik. “Hizkuntza poetikoa maitasunez” erabili duela nabarmendu du epaimahaiak, “oihartzun sinbolistekin, zentsugabekeriazko umorearekin, absurdotasuna baliatuz, fantasia rodariarra erabiliz eta euskal ahozko tradizioaren oihartzunekin”. 20.000 euroko saria da.

Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) irakasletza Ikasi zuen, eta, ostean, Doktore egin zen Filologian. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle zein Mikel Laboa Katedrako zuzendari izan da jubilatu den arte. Igerabidek hainbat lan kaleratu ditu. Hasieran helduentzat idazten bazuen ere, 1995ean haur eta gazte literaturari ekin zion. Saria ugari jaso ditu, horien artean, 1999ean Euskadi Saria ‘Jonas eta hozkailu beldurtia’ lanagatik.