Kantari eskuzabala

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/10

Argazkia: Mikel Mtnez. de Trespuentes (UPV/EHU).

Kantari eskuzabala; ozen, alai eta bizi-bizi esaten dio goizari egun on birigarroak.  Sarritan, zuhaitzen adarraren puntaren puntan izaten da kantari, baina gaur Leioara, campusera, jaitsi da; eta handik , zalapartari, udaberriko eguna dugula ohartarazi digu: xiru-liruli, xiru-liruri…