euskaraespañol

Keinu bat, mila kontu

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/03

Irudia

NON: Leioa-Erandio gunea NOIZ: 2021eko maiatzaren 3an. NORK: Jorge Navarro, UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa 

Arte Ederren Fakultateak 50. urteurrena ospatzen jarraitzen du, fatxadan bosgarren olana aldatuz. Oraingo honetan, Javier Pérez-Curiel artistak proposatu du esku hartzea, ibilgailuentzako seinaleztapen-zinta itsasgarri islatzailea itsatsiz. Materiala argitan erreaktiboa denez, bi dimentsioko espazio berri honek kameraren flasharen argia itzultzen duten argazkiak egiteko lekua izan nahi du. Olanari argazkia atera nahi dioten guztiek @bigger_on_theinside Instagram kontura bidali ahal izango dute irudia. Esku-hartzea karteletik kentzen denean, jasotako argazkiak olana berri batean inprimatuko dira. 

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus