| English
-
Edateko ura tratatzeko instalazio eramangarrien fabrikazioa, Think Big 2022 enpresa-ideiarik onena
-
Etxetresna elektrikoen balio-bizitza optimoa aztertu dute, ingurumen-inpaktuak murrizteko
-
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak buia ozeano-meteorologiko berria instalatu dute Bizkaiko uretan pertsonen segurtasunerako erabiltzeko
-
TECNALIAk eta UPV/EHUk areagotu egin dute beren lankidetza indar handiagoz aritzeko ikerketan eta enpresetarako ezagutza transferentzian
-
Pornoaren gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarria dauka gazteen osasunean eta afekziozko ikaskuntzan
Kepa Sojoren 'Khuruf' film laburra Gijóngo Nazioarteko Zinemaldiko Atal Ofizialean lehiatuko da
Magrebtar jatorriko familia bati buruzko thriller soziala da zuzendari arabarraren zazpigarre laburmetraia
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/11/19

'Khuruf' da Kepa Sojo zinema zuzendari eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslearen zazpigarren film laburra, eta Gijóngo Nazioarteko Zinemaldi ospetsuan, Espainiako garrantzitsuenetako batean, lehiatzeko hautatu dute; hain zuzen, Gijóngo irabazleek Hollywoodeko Oscar Sarietara eta Espainiako Zinema Akademiaren Goya Sarietara aurkezteko parada dute. Orain, bada, aukeratutako beste 14 pelikularekin lehiatuko da.
'Khuruf'en, Vitoria-Gasteizen finkatu eta Frantziara bidaia misteriotsu bati ekiten dion magrebtar jatorriko familia baten istorioa kontatzen da. Film lan hau thriller sozial gisa kontatzen da, nahiz eta komedia ere agertzen den. Film laburreko proiektuaren Movistar+ Saria eskuratu zuen Gijongo Naziarteko Zinemaldiaren iazko edizioan.
'Khuruf'en berezitasuna da darijaz (Marokoko arabieraz) eta gaztelaniaz grabatuta dagoela. Hizkuntzarekin egiantzekotasuna lortzeko, marokoar jatorriko hiru aktore izan dituzte: Abdelatif Hwidar, Farah Hamed eta Taha El Mahroug. Gainerako antzezleak arabarrak dira: Gorka Aguinagalde eta Susana Soleto, Laudioko zuzendariarekin aurreko film batzuetan jada lan egindakoak.
Kepa Sojoren zazpigarren film laburra da hau, eta zuzendariak 70 saritik gora jaso ditu nazioarteko jaialdietan, baita Goya Sarietarako izendapen bat ere, ‘Loco con ballesta’ filmari esker. Sojok film luze bat ere egin zuen 2006an, ‘El síndrome de Svensson’, eta telesail bat 2000n, ETBrako ‘Platos sucios’.