euskaraespañol

Kimika Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/18, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 18an, 18.00etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2021-2022 ikasturteko 61 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Idoia Mugica ikerlariak eta Materialen Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Zorionak!’. Era berean, Antonio Laso Garcia Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako COQIQeko Zuzendaritza Batzordeko dekanordea eta Iñaki Santos Gipuzkoako delegazioko presidentea ekitaldian izango dira ere.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren hasiera eta ongietorria Kimika Fakultateko dekanoaren eskutik.
  • Idoia Mugica ikerlariaren hitzaldia.
  • Erretiroa hartu duten langileen harrera.
  • Diploma banaketa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako kimikarien Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari.
  • Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik.