euskaraespañol

Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/07/06, 16:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hiru urte igaro dira Kolonbiako gatazka armatuaren kausak, erantzukizunak eta ondorioak hasi zirenetik ikertzen. Orain Euskadin, eta Europa mailan, Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordearen Azken Txostena aurkezten da estreinakoz, Egia, Justizia, Konponketa eta Ez Errepikatzeko Sistema Integralaren esparruan.

Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, UPV/EHUko Hegoa Institutuaren, Kolonbiako Mahaiaren eta Nodo Euskadiren laguntzarekin, 2022ko uztailaren 6an Bilbon, egingo du Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Europan aurkezteko ekitaldia.

Kolonbiako Egiaren Txostena entregatzeko eta aurkezteko ekitaldia sartuko dute:

  • Gorka Morenok, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Monika Hernandok, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria
  • Irantzu Mendiak, UPV/EHUko Hegoa Institutuko zuzendaria


Kolonbiako Egiaren Txostena emateko ekitaldian izango dira:

  • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Carlos Beristain, Carlos Martín Beristain, Kolonbiako Egiaren Batzordea
  • Alejandro Valencia, Kolonbiako Egiaren Batzordea