euskaraespañol

Korrokoia dastaketa eta Akura proiektuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/06/11, 13:30

Kokapena

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)

Deskribapena

Plentziako Itsas Estazioak korrokoi dastaketa bat hartuko du datorren ostiralean. Zumaiako Andoni Chinchilla sukaldariak prestatuko ditu aditu talde batek proba ditzan.  Korrokoiak (lazunak bezala ere ezagutzen dira) ospe txarreko arrainak diren arren, portuetako zokondo zikinetan elikatzeko duten joera dela eta, Euskal Herriko kostaldeko ur epeletan bizi diren mugilidoen familiako arrainak dira. Dastatzearen helburua arrain hori giza kontsumoko espezietzat hartzea izango da.

Lazunak itxian hazteko prozesu jasangarria garatzea da AKURA proiektuaren helburua, animalien ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua lehenesten dituen proiektua izango da, hain zuzen.

UPV/EHUko IBeA eta BCTA ikerketa taldeak, Gaiker, Kardala, eta Ikaslan erakundeak elkarlanean aritu dira Akura proiektuan azken hiru urte eta erdietan eta hainbat ardatz landu dira, besteak beste, animaliak hazteko baldintzen optimizazioa, mikro algetan oinarritutako pentsuen garapena, ziklo biologikoaren itxiera eta konposatu toxikoen ausentzia ziurtatzen duen kontrol analitikoa. Arrainen komertzializazioa eta kontsumoa bultzatzeko helburuz, produktuaren nutrizio-kalitatea eta aurkezpen gastronomikoa ere aztertzen ditu proiektuak. Informazio guztia osasun-txartel batean bilduko du produktuak.

Dastaketan izango dira, besteak beste:

  • Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria
  • Inma Arostegui, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea
  • Javier Etxeberria, proiektuaren kordinatzailea eta Gaikerreko kidea
  • Alberto de Diego, UPV/EHUko IBeA ikerketa taldeko kidea
  • Iker Barrenetxea, ENEKO Bilbao jatetxeko sukaldeko burua
  • Ainhoa Albizu, HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapena
  • Amaia de Ariño, ELIKA
  • Nora Amorena, IKaslan Gipuzkoako presidentea