euskaraespañol

Kostako bateriak Billano lurmuturrean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/01

Irudia

NON: Gorlizko Itsasargia. NOIZ: 2022ko abuztuaren 13a. NORK: Javier Arambarri Calvo.

 

Euskal kostaldeak bere iragan belikoaren aztarnak gordetzen ditu oraindik. Gorlizko itsasargia eta Armintza lotzen dituen bideari jarraituz haren zantzuetako bat ikus dezakegu: Billano lurmuturreko kostako bateria, bigarren mundu gerran eraikia.

Javier Arambarrik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak, argazki hau bidali digu. Bertan, kanoien eremua zaintzarako erabiltzen den goiko aldearekin lotzen duen galeriaren sarrera ikus daiteke. Oraindik preso errepublikarrek zulatu zuten tunela bisita daiteke. Kanpoan, defentsa-postuak zituen hiru kanoietako bat ikus daiteke oraindik.

Eta, leku itxiak gustatzen ez bazaizkizu, eskuinetara ikusten den bidezidorra erabil dezakezu, tunelean sartu beharrik gabe goialderaino doana.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.