euskaraespañol

Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. mendean

Noiz eta non

Noiztik: 2019/01/17 Noiz arte: 2019/01/18, 15:30 - 19:30

Kokapena

Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak burutuko du, urtarrilaren 17 eta 18an, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko jardunaldien seigarren edizioa, “Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. Mendean” izena hartuta. Jardunaldiotan bigarren hezkuntza eta batxilergoko berrogeita hamar bat ikasle hartuko dituzte bertako laborategietan, autonomi erkidegoko herri eta hiri ezberdinetako 26 ikastetxetatik etorritakoak.

Ekimen honetan Elikagaien Teknologia, Mikrobiologia, Elikadura eta Bromatologia eta Kimika Ez Organikoaren arlo ezberdinetako irakasleek hartuko dute parte eta, hauez gain, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak (ACTAE).

Jardunaldi hauen bidez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteerak barne. Farmazia fakultateko gradu aretoan saio informatiboa jaso eta Elikagaigintza Planta bisitatu eta gero, etorriko diren ikasleek hainbat laborategi ezagutuko dute. Laborategi horien artean, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia; Nutrizio eta Bromatologia; Kimika Ez Organikoa; eta Elikagaien Teknologiaren sailetakoak daude, bertan EZTko ikasleen praktikak egiten direlarik. Laborategiotan aukera izango dute Elikagaien Zientzia eta Teknologiarekin erlazionatutako ekintza praktiko ezberdinak egiteko, arlo honetan profesionalak prestatzeko garrantziaz jabetuz. Gainera, etorriko diren ikasleek Lascaray Ikergunea ezagutuko dute eta Zerbitzu Orokorren Erresonantzia Magnetiko Nuklear eta Elikagaien Prozesatze, Kalitate eta Segurtasun ikerketa taldearen laborategia bisitatu, bai eta Erresonantzia Magnetiko Nuklearrerako laborategia ere. Bietan Elikagaien Zientzia eta Teknologiari buruzko ikerketak egiten ari dira egun.

Saioak gaztelaniaz (ostegunaz, hilak 17) zein euskaraz (ostiralaz, hilak 18) egingo dira arratsaldez 15:30etan hasi eta 19:30etan amaituta.