Gurutze Gorriak UPV/EHU saritu du

  • Fotoalbistea

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/20

Bizkaia Aretoan ospatutako Gurutze Gorriaren Boluntarioen V. Topaketa Autonomikoaren esparruan, erakunde horrek Euskal Herriko Unibertsitatea saritu du, borondatezko lan eta laguntzagatik. Gurutze Gorriaren Euskadiko Autonomia Erkidegoko presidente Iñaki Irustak eta Bizkaiko Gurutze Gorriko presidente Javier Zárragak plaka eman diote Patxi Juaristiri, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko erretoreordeari.