euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak BIKAIN ziurtagiria eskuratu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/28

Irudia
BIKAIN ziurtagiriak banatzeko ekitaldia. Argazkia: Irekia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Eusko Jaurlaritzak gestionatzen duen BIKAIN ziurtagiria jaso berri dute. Ziurtagiri honek euskararen presentzia, erabilera eta gestioa egiaztatzen du enpresa edo erakunde batean. Orain arte, enpresetan ez beste inon ez da egin, baina, urte bi direla, unibertsitateko ikastegietan ere ezartzen hasi zen. Horretara, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen bi ikastegiok bat egingo dute Informatika Fakultatearekin eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearekin, BIKAIN ziurtagiria lortuta baitute.

Xabier Ostolaza Zamora Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak baieztatzen du “BIKAIN ziurtagiria lehentasunetako bat izan dela Donostia eta Eibarko ikastegiek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola osatzerakoan”

Simón Peña Fernández Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak, bere aldetik, azpimarratzen du ezen BIKAIN ziurtagiriak “aitortzen du euskararen sustapenean egindako lana eta hobetzeko jarraibideak eskaini etorkizunerako”.

Euskalitek gestionatutako ziurtagiri ofiziala da, euskararen presentzia, erabilera eta hizkuntza gestioa ziurtatu eta aintzatesten duena, gizarte eta ekonomiaren arloko erakundeetan. Ziurtagiria erdietsi ahal da dagokion ebaluazioa egin eta gero, lau ardatz nagusitan egituratzen den ebaluazioa: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak bikaintasunez gainditu dituzte proba hauek guztiak. BIKAIN ziurtagiriak Vitoria-Gasteizko Europa jauregian banatu ziren.