euskaraespañol

Antzerkia: ‘Marat-Sade’

Noiz eta non

2018/04/24, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Sade markesaren zuzendaritzapean Charentoneko eroetxearen antzerki taldeak antzeztutako Jean-Paul Marat-en jazarpena eta erailketa, edo (munduan zehar aurkezten den moduan) MARAT-SADE, Peter Weiss (1964) idazle alemaniarrarena, 20. mendeko antzezlan garrantzitsuenetako bat dugu.

Ingelesezko bertsioa (Peter Brook, 1967) Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta Adolfo Marsillach-ek zuzenduriko gaztelaniazkoa Madrilen 1968an, eskandalu handia sortuz.

50 urte eta gero, Maite Agirreren zuzendaritzapean, UPV/EHUko antzerki faktoriak Gipuzkoako Campusean berreskuratu du Ignacio Mª Barriola Zentroko auditorioa erietxe bilakatuta, non bertan preso dauden gaixoek Marat iraultzailearen erailketa Charlotte Corday gaztearen eskutik antzeztuko dute.  Sarrera irekia da.

Norbanakoa eta komunitatea, eromena eta hipokresia, iraultza eta ustelkeria. Antzerki osoa, askea eta inklusiboa. Presentzia, pasioa, bizitza eta heriotza oholtzan.

Ikerketa honetan landu dira alde batetik, talde inprobisazioak koreografiak, musika, eta lana gorputz nahiz ahotsarekin, eta bestetik, antzezpena eta testuak, eszena eta dramaturgia.

Donostian hasita, antzerki faktoriak Iruñean eta Paun, Frantzian, jarraituko du bira.

Datak

Apirilak 24, UPV/EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroa

Apirilak 25, Civivox Iturrama antzokia, Iruñea

Apirilak 27, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA)