euskaraespañol

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak erakutsiko du 50 diseñatzaileren obra bana, bere 50. urteurrenean

Erakusketa Bizkaia Aretoan ikusi ahal izango da apirilaren 16ra arte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/25

Irudia
Erakusketan parte hartzen duten diseinu grafikoan espezializatutako artistak. Argazkia: Mitxi. UPV/EHU.

50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateak ‘50 urte, 50 diseinatzaile’ erakusketa antolatu du. Erakusketa apirilaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Bizkaia Aretoan, eta gaur egun, diseinu grafikoaren arloan lan egiten duten 50 ikasle ohi biltzen ditu.  Sormen-industriaren ordezkari ospetsuak dira UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak emandako lehen prestakuntza-bultzadari esker. Efemeridearen omenezko erakusketa honetan, 50 proiektu esanguratsu erakutsiko dituzte.

Erakutsitako 50 proiektuek agerian jartzen dute diseinu grafikoko profesionalen lana, bai eta UPV/EHUn diseinu grafikoko prestakuntzak duen tradizio luzea ere. Era berean, etorkizuneko diseinatzaileei diseinu grafikoaren egoeraren errealitate bat erakutsi nahi zaie panorama profesionalaren barruan, egun irekitzen den sorkuntzaren jarduera-eremu zabala adieraziz, besteak beste, eremu hauetan: identitate bisual korporatiboa, grafismo editoriala, tipografia, grafismo publizitarioa, ontzia/enbalajea, kartelak, seinaletika, webgunea, multimedia bitartekoak, ingurumen-grafikoa, irakaskuntza, ikerketa...

“Diseinu grafikoko unibertsitate-hezkuntza funtsezko faktorea da, zalantzarik gabe, gure gizartearen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalean laguntzeko. Gure unibertsitate publikoak humanismo sakonarekin planteatzen du diseinu grafikoko hezkuntza, artea abiapuntu hartuta eta gure gizarteari harreman-espazioen bistaratze eskaintzeko erantzukizunez, berrikuntza gure ingurunearen bizi-balio dinamizatzaile gisa jorratuz”, azaldu dute Eduardo Herrera eta Leire Fernandezek, Arte Ederren Fakultateko Diseinuko irakasleek eta erakusketaren komisarioak. Erakusketako panelek aukera ematen dute diseinatzaile hauen beharraren eta fakultateak egindako lanaren garrantzia hautemateko eta aurrera begiratzeko. 

Erakusketa honetan parte hartuko dutenak honako hauek dira: 
María Agra (eepthinking); Susana Aguilera (Verbena); Sendoa Aizpurua (Trupp); Ángela Alonso (Happyending Studio); Pilar Andrés (a_erre); Jabi Argaluza (Signodigital); Juan Luis Blanco (Blanco Letters); Nuno Carvalho (Sirope); Cristina Castaños (Crea3); Silvia Chaves (Cabo de Marcas); Lorea Citores (worköholics); Gorka Arturo de Achurra (X! Exclama); Sergio de la Calera (Sergio de la Calera); Carlos Etxebeste (andodiseñando); Leire Fernández (Letraz - UPV/EHU); Fidel García (Aurman Open Agency); Mayte Gastón (Netaphora); Fausto J. González (FaustoArt); Maitane González (Maite González); Marina Goñi (Marina Goñi); María Jesús Gorgojo (EkhiStudio); Eduardo Herrera (Letraz - UPV/EHU); Willem Heskes (Studio Heskes); Xavier Iñarra (Ouidesign); Nerea Isasi (Tekniker); Yolanda Isasi (Loegrafik); Asier Iturralde (Studio Gastón); Ion Lucin (Ion Lucin); Mariana Martín (Apartamento Studios); Ainhoa Martínez (Estudiolínea); Delia Mozo (OverBlue); Tiago Navarro (Universidade de Évora); Carlos Oleagagoitia (Oleagagoitia Estudio); Leticia Ortín (Ara Estudio); María Pérez (Readsearch); Amaya Pinilla (Minimizán); Natalia Rotaeche (a_erre); Gaizka Ruiz (Enric Aguilera); María Sáez (La caja de tipos); Laura Saiz (Coonic); Ander Sánchez (La caja de tipos); Josu Sánchez (Moriwase); Iñaki San Miguel (IS.motion); Irati Saratxaga (Fair Saturday Foundation); Natalia Tubía (Crea3); Inés Uribarren (Kënsla Creative Studio); Fátima Urigüen (Medel); Leire Vallejo (OverBlue); Begoña Viñuela (Caligrafía Bilbao); Miguel Zorraquino (Zorraquino).

‘50 urte, 50 diseinatzaile’ erakusketa Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra 3, Bilbo) ikusi ahal izango da lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara.