euskaraespañol

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako III. Ikerketa Jardunaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/23

Irudia

Ia ehun bat ikaslek, ikertzailek eta enpresetako ordezkarik esku hartu zuten Gasteizko Ingeniaritza Eskolako III. Ikerketa Jardunaldian. Jardunaldia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko ikastegi horretako ekitaldi aretoan egin zen.

Ikastegiko taldeek abiaturik dituzten 12 ikerketa proiekturen hitzaldi motzak aurkeztu ziren jardunaldian, 5 minutu ingurukoak. Era horretara, Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren ikerketarako izaeraren berri eman nahi izan zaie unibertsitateko kideei, batez ere ikasleei.

Hitzaldietan era askotariko gaiez mintzatu zen: Simulazio aerodinamikoetarako software librea, arnas gaixotasun pediatrikoak ikertzeko simulazio konputazionala, baso suteak ikertzeko aireko kartografia, eraikin historikoen zaharberritzeko analisi sistema berriak, garapen iraunkorrera bideratutako bioteknologia, informazio teknologikorako analisia, mekatronika energia berriztagarrien fabrikazioan edo Eusko Jaurlaritzaren sentsore meteorologikoen kalibrazio proiektuak.

Gonbidatutako enpresetako ordezkariek azpimarratu dute garrantzi handikoa dela unibertsitateetan egiten diren proiektu horien berri ematea. Ikasleentzat, berriz, aukera ezin hobea da ezagutzeko nolako aukera zabala duten gradu amaierako lanak egiteari begira.