euskaraespañol

Izurria, diziplina anitzeko ikuspegia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/10/10 Noiz arte: 2018/10/11, 09:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriaren 10 eta 11an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak hartuko du ‘Izurria, diziplina anitzeko ikuspegia’ ikastaroa, UPV/EHUren arkeologia, historia, literatura, gaixotasun infekzioso, mikrobiologia, paleobiologia, auzitegiko zientzia eta bioinformatikaren arloetako espezialistak, toxikologia eta auzitegiko zientzien zentro nazionalekoak, Alemania Max Planck, CSIC eta Sassari eta Arizona State University-koak bilduko dituena.

Zeharkako jarduera akademikoa dugu, diziplina askotarikoa eta unibertsitateko zein unibertsitatetik kanpoko kidegoak izan ditzakeena jasotzaile, historia, arkeologia, kimika analitiko, mikrobiologia, medikuntza, albaitaritza, auzitegiko zientzia, gaixotasun infekzioso, ingurumen eta bestelako eremuetan interesatuta. Honetarako, bi egunetako ikastaro teoriko praktikoa egiteko proposamena egiten da, ikastaro original eta berritzailea bere baitan.

Gainera, Koldo Mitxelena bibliotekako pertsonalaren laguntzaz, erakusketa bat egingo da gai honen inguruan Elurreta eraikineko bibliotekan.