euskaraespañol

Miren Odriozola irakasleak Cherif Bassiouni Zuzenbide Penaleko Saria jaso du

‘Los crímenes de atrocidad’ doktorego tesiagatik jaso du saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/28

Irudia
Miren Odriozola. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Miren Odriozola Gurrutxaga UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea da, baita Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea ere, eta Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteak eta Siziliako Giza Eskubideen eta Justizia Penalaren arloko Siracusa Nazioarteko Institutuak (Italia) ematen duten 2019ko Siracusa Mahmoud Cherif Bassiouni Saria jaso du. Saria Zuzenbide Penalari buruzko Nazioarteko Kongresuaren XX, edizioan jasoko du; 2019ko azaroaren 13tik 16ra izango da, Erroman (Italia).

Siracusa Mahmoud Cherif Bassioni Saria 2009an sortu zen, zuzenbide penalaren arloan lan egiten duten gazteen lehen monografiak saritzeko, horren bidez balio zientifiko handiko ekarpen originala egin bazaio zuzenbide penalari. Kasu honetan, “Crímenes de atrocidad” doktorego tesiak irabazi du saria; aurretik, Euskal Herriko Unibertsitatearen Doktoreko Sari Berezia irabazi zuen. Tesi sarituak une honetan nazioarteko zuzenbide penalean aritzen direnek duten erronkarik handiena du hizpide: izugarrikeria krimenak (genozidioa, gizadiaren aurkako krimenak eta gerra krimenak) egin dituzten pertsona multzoa osatzen duen banako bakoitzaren erantzukizun penala zein den zehaztea. Krimen horiek, berez, masiboak dira; ondorioz, oso zaila da modu askotarikoan horiek gauzatzen parte hartu duen banako bakoitzaren erantzukizun penala zehaztea.

Miren Odriozola Zuzenbidean doktorea eta Kriminologian lizentziaduna da, eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko zuzenbide penaleko irakasle atxikia da, baita Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea ere. 2011n, Jean Pinatel Saria jaso zuen, “Genozidioa: Nazioarteko Arauketa eta espainiar Zigor Kodeko 607. artikulua” lanagatik, kriminologiaren arloan egin zuen lehena izan zen. 2013an, estatu mailako lehen saria eta nazioarteko bigarren saria lortu zuen 35 urte arteko ikertzaile gazteen kategorian, Nazioarteko Justizia Penalaren arloko Blattmann, Odio Benito eta Steiner Saiakeren Lehiaketan. Lehiaketa hori Hagako Institutu Iberoamerikarrak antolatzen du, eta “La doctrina de la Empresa Criminal Conjunta en los tribunales ad hoc y su ámbito de aplicación en el Estatuto de Roma de la CPI” lanarekin irabazi zuen saria.