Euskal Herriko Unibertsitateak ‘Egunean Behin’ jokoarekin bat egin du

Galde-erantzun sistematiko eta automatikoak sortzeko lehiaketa antolatu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/30

Otsailaren 3an hasiko da CodeSyntax enpresak garatutako ‘Egunean Behin’ galdera-erantzunen euskarazko jokoaren hirugarren denboraldia. Aurtengo edizioan Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak CodeSyntax enpresarekin elkarlanean joko honetarako galdera-sistema automatikoak sortzeko lehiaketa antolatu dute. Edonork parte hartu dezake lehiaketa honetan. Lan indibidualak eta talde-lanak onartuko dira.

Otsailaren 11n hasiko da lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, Donostian, egingo den aurkezpen ekitaldi batekin. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 15ean amaituko da eta e-postaz galderalehiaketa@codesyntax.com helbidera bidali ahal izango dira. Lehen sari bat banatuko da, 500 eurokoa, eta 5 akzesit, bakoitza 100 eurokoa.

Zalantzak argitzeko ikusi https://github.com/egunean-behin biltegian jarritako adibideak.

Oinarriak laster argitaratuko dira @ehukultura eta @eguneanbehin twitter kontuetan.