euskaraespañol

UPV/EHUk Klaustroaren bilera egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/02/20, 09:30 - 00:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 20, 9:30ean lehen deialdian (10:00etan bigarrenean*), Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra 3, Bilbo), Klaustroaren bilera egingo da. Gai ordena honakoa izango da:

  • Aldezlearen 2018. urteko memoria.
  • Ikasleek Euskara, Gradu eta Graduondoko Batzordean dauzkaten ordezkariak aukeratzea.

*Klaustroa balioz eratzeko lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da, errektorea eta idazkari nagusia barne, edo legez horiek ordezkatzen dituztenak; lehenengo deialdian quorumik ez badago, bigarren deialdia 30 minutu beranduago izango da, eta Klaustroa balioz eratuko da kideen heren bat bertaratu dela egiaztatuz gero.