| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
UPV/EHUk 60 beka eskaintzen ditu, Global Training atzerrian praktikak egiteko programaren barruan
Deialdia honako data hauetan dago zabalik: uztailaren 15tik irailaren 13ra
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/07/12

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, UPV/EHUrekin eta beste erakunde kudeatzaile batzuekin lankidetzan, “Atzerrian Praktikak egiteko Beken” programa jarri du martxan, 30 urtetik beherako tituludunei zuzenduta. Programak ‘Global Training’ du izena. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateak, guztira 60 beka kudeatuko ditu.
‘Global Training’ programaren helburua da euskal gazte tituludunen mugikortasun transnazionala sustatzea, lanbide praktikak egiteko beren ikasketa eta lanbide profilarekin lotutako proiektuetan, atzerriko enpresa eta erakundeetan, 6-12 hilez, aurretiaz diseinatutako praktiketako prestakuntza planarekin.
Esan beharra dago UPV/EHU dela Euskadiko goi hezkuntza eremuan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra.
“Oso pozik gaude deialdiaren emaitzarekin. Gure unibertsitateak kalitateko proiektua aurkeztu du, eta, hori dela eta, gehieneko beka kopurua kudeatu ahalko dugu: 60, bost ezagutza arloekin lotutako enpresetan”, esan du Marta Barandiaran UPV/EHUko Koordinazioko eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak.