euskaraespañol

UPV/EHUk irakasle berriei harrera egin die

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/09

Irudia

UPV/EHUk azken hiru urtean irakaskuntzan hasi diren irakasle berrien harrera jardunaldia egin du. Ekitaldian, irakasleria berria Unibertsitateko egituraz eta funtzionamenduaz jaso du informazioa, eta prestakuntza arloko behar pertsonalaz hausnarketa egin dute, baita  irakaskuntzan eta ikerkuntzan garatu beharreko gaitasunaz ere.

SAE-HELAZ Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatutako jardunaldiak UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martin eta errektoreorde hauek bildu ditu: Irakasle eta ikertzaileen arloko Xabier Etxaniz; Ikerketaren arloko Fernando Plazaola; Euskararen arloko Jon Zárate; eta Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Amaya Zárraga. Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindako ekitaldian Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak ere parte hartu du. Irakasle berriei hizlariek azaldu diete hainbat alderdi, besteak beste, ibilbide akademikoa, ikerketa zientifikoa, UPV/EHUko hizkuntza politikoa, Euskara Batzordearen egitura, eleaniztasuna, eta graduak e graduondokoak kudeatzeko arautegi akademikoak.