UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik

Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du gaur

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06

Euskal Herriko Unibertsitateak honako emakume hauen lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortu ditu, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira: Maribel Arriortua Markaida, Adela Asua Batarrita, Inma Hernáez Rioja, Lourdes Oñederra Olaizola eta Begoña Ochoa Olascoaga. Emakume horiek guztiak eredugarriak dira unibertsitatean eta gizartean. UPV/EHUk martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egindako ekitaldi instituzionalaren baitan egin da omenaldia, Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuta.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan egin da ekitaldia, eta bertan izan dira Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, eta Idoia Fernández Fernández, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea. Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Alaia Martín eta Jone Uria bertsolariek ireki dute omenaldia, Ez da kasualitatea bertso-saioarekin.

Jarraian, unibertsitateak honako akademiko hauei egin die omenaldia: Adela Asua Batarrita, Maribel Arriortua Markaida, Lourdes Oñederrra Olaizola, Begoña Ochoa Olascoaga eta Inma Hernáez Rioja. UPV/EHUko emakume horiek irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan izandako ibilbideagatik gailendu dira, eta eredugarriak dira beren jakintza-arloetan:

  • Gizarte eta Lege Zientziak: Adela Asua Batarrita, Zigor Zuzenbideko katedraduna
  • Zientziak: Maribel Arriortua Markaida, Kristalografiako eta Mineralogiako katedraduna
  • Arteak eta Giza Zientziak: Lourdes Oñederra Olaizola, Euskal Filologiako katedraduna
  • Osasun Zientziak: Begoña Ochoa Olascoaga, Fisiologiako katedraduna 
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Inma Hernáez Rioja, Seinalearen Teoriaren eta Komunikazioen Ingeniaritzako katedraduna

Nekane Balluerka errektoreak ere hitz egin du, bera izan baitzen unibertsitate-erkidegoan UPV/EHU zuzentzeko aukeratutako lehenengo emakumea. Balluerkak azpimarratu duenez, “emakumea eremu publikotik kanpo bizi izan da, politika, ekonomia eta ezagutza garatzen ziren eremutik kanpo, alegia. Egun, gizarte modernoetan, emakumea ez dago horietatik kanpo, baina egon badira harentzat desabantaila erlatiboak direnak. Batzuetan inguruabar txikiak dira, familiarrak edo pertsonalak, bizitza baten orientazioan finean eragin dezaketenak. Hortaz, arreta eskaini behar zaio pertsona batzuei anekdotikoa iruditzen zion horri, emakume baten etorkizuna modu erabakigarrian markatu baitezake".

Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak

Ekitaldia bukatutakoan, Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak eman dira. Arte Ederren Fakultateak eta Berdintasunerako Zuzendaritzak iragarritako lehiaketaren irabazle izandako Maite Leyún Orricok egindako tailu bat jaso dute emakume sarituek. Honako lan hauek saritu dira:

Ikasketa feministei edo genero-ikasketei buruzko tesirik onenaren Micaela Portilla Vitoria Saria.

Marina Sagastizabal Emilio-Yus

Genero ikuspegia master amaierako lanetan txertatzeari ematen zaion Maria Goyri Saria

Ane Miren Villagrán Arrastoa

Genero ikuspegia gradu amaierako lanetan txertatzeari ematen zaion Francisca de Aculodi Saria

Gizarte eta Lege Zientziak:

Maialen Musatadi Salegui (euskara)
Iraide Álvarez Muguruza (gaztelania)

Zientziak: ez da saririk eman
Arteak eta Giza Zientziak:

Irati Fernández Arbelaitz (euskara)
Oier Quinconces Blas (gaztelania)

Osasun Zientziak:

Olatz Sarasola Ugalde (euskara)
Alain Urones Goikoetxea (gaztelania)

Ingeniaritza eta Arkitektura: ez da saririk eman

UPV/EHUren martxoaren 8ko kartel instituzionalaren sariaren I. edizioa

Erika Barrenetxea Arriaga