euskaraespañol

UPV/EHUk Kriskitinen lasterketan laguntzen du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/17

Irudia
Leidy Aldana Itzulpengintza eta Interpretazio ikasleak Mikel Villamañe eta Ander Azkaraterekin batera nabigatu du. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Gasteizko Kriskitinen lasterketa, ONCEk urtero antolatzen duena, beste formatu batean egin da oraingoan, COVID-19k eragindako osasun egoera dela eta.

Horrela, Gasteizko XXV. Kriskitin online lasterketak, 'Gizarte inklusiboaren alde' leloa duenak, pandemia garaian teknologia berriek lan edo eskola jarduerari eta gizarte harremanei eusteko hartu duten garrantzia sinbolizatu nahi zuen.

Aurtengo edizioak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta ekimenarekin bat egin duten beste erakunde batzuen laguntza izan du. UPV/EHUren aldetik, Mikel Villamañe eCampuseko zuzendaria eta Ander Azkarate Ezinduen Arreta Zerbitzuko teknikaria izan dira.

Ekimenaren bidez, itsuek ere egokitu behar duten egoera ezagutarazi nahi da, eta, batzuetan, zenbait webgunek dituzten irisgarritasun arazoei aurre egin nahi zitzaien. Horretarako, pertsona itsuek erakutsi dute nola nabigatzen duten online erosketak egiteko, online banka erabiltzeko edo bestelako edukietara sartzeko.