euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/17

Irudia
Ikasteko gelak. Argazkia: Jorge Navarro. UPV/EHU

2020-2021 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin, Covid-19 pandemiak ezartzen dituen mugak gorabehera.

Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira.

Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia. Beheko solairuko gelak). Larunbat eta igandeetan, abenduaren 19tik urtarrilaren 17ra, 08: 15etik 14: 00etara eta 15: 15etik 21: 00etara (eguerdian itxita, garbiketarako). Ikasturte honetan 250 plaza eskainiko dira eta pandemiaren ondorioz hurrengo murrizketak izango dira:

  • Jantokiak itxita egongo dira.
  • Debekatuta dago gela barruan, korridoreetan eta Fakultatean jatea eta edatea
  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea
  • Gelaren sarreran eta irteeran, derrigorrezkoa izango da gela hidroalkoholikoa duten eskuen higienea.
  • Baimendutako lekuetan bakarrik eseri ahal izango da
  • Ezin izango da talderik osatu lanak egiteko

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Arabako Campusak aldiz ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen Unibertsitate Eskola) (Juan Ibañez de Sto. Domingo kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz). Ikasgela horien irekiera datak etsaminen aldietara egokitzen dira. Zehazki, 2020ko abenduaren 26tik 2021eko urtarrilaren 17ra irekiko dira (biak barne).

Egoera dela eta, aretoak erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara (2021eko urtarrilaren 1ean izan ezik, itxita egongo baitira).

Bestalde, UPV/EHUko unibertsitate komunitateko ikasleek ez beste inork erabili ahal izango ditu, eta, sartzeko, ikasle txartela aurkeztu beharko dute.

Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: 2020ko abenduaren 19, 20, 26 eta 27an, eta 2021eko urtarrilaren 2, 3, 6, 9, 10, 16, 17 eta 20ean. UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Halaber, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia (Elhuyar plaza, 2. Donostia) irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte, ondorengo larunbatetan: abenduak 12 eta 19, urtarrilak 16, 23 eta 30.

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko eta ikasteko geletara sartzeko jarraibideak.

COVID-19 Protokoloa: asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.