euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak UPV/EHUren hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du online

Noiz eta non

Noiztik: 2020/12/09 Noiz arte: 2020/12/17

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu online abenduaren 9tik 17era bitartean. Saio guztiak irekiak izango dira eta 18:30etan hasiko dira.

Jardunaldi hauen helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra jasoko duzu eta gogoko dituzun unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argituko dizkizugu eta zure galderei erantzungo diegu. Jardunaldi hauek zuzenduak daude: Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat; 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-probak egingo dituzten ikasleentzat, eta lan arloko esperientzia egiaztatua izanda sarbidea.; eta, Orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta UPV/EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat.

Jardunaldietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango izena ematea; beraz, aurreikusitako edozein saiotara konekta daiteke esteka honetan:

Datak

Abenduaren 9an (asteazkena) gazteleraz
Abenduaren 10an (osteguna) euskaraz
Abenduaren 14an (astelehena) gazteleraz
Abenduaren 15an (asteartea) euskaraz
Abenduaren 16an (asteazkena) gazteleraz
Abenduaren 17an (osteguna) euskaraz

 

Saio guztiak 18:30etan hasiko dira