euskaraespañol

Komiki-liburuaren aurkezpena: Ni ez naiz Mikel Laboa

Noiz eta non

2022/11/15, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 15ean, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eskutik eta Elkar argitaletxeak plazaratuta, Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larretxeren ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komiki-liburua aurkeztuko da. Sarrera irekia da.

Ekitaldian izango dira, lan honen egileak eta sustatzaileak:

  • Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe (sortzaileak)
  • Jone Miren Hernandez (UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako zuzendaria)
  • Garbiñe Mendizabal (Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria)
  • Antxiñe Mendizabal (Elkar)

“Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.”