XXII. Manuel Laborde Saria emateko ekitaldia
Noiz eta non
2022/11/25, 13:00
Kokapena
Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, azaroak 25, 13:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta Zentroko entzunaretoan, Donostian, XXII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Aurten, 4.0 Industriaren, Digitalizazioaren, bio-osasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko hamaika enpresa proiektu lehiatuko dira saria irabazteko.
Honako hauek izango dira ekitaldian:
-Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
-Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua
-Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia
-Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea
Lehen sarituak 7.000 euro eramango ditu eskudirutan, eta bigarrenak, berriz, 3.000 euro. Horrez gain, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoa dutenek aukera izango dute BIC GIPUZKOAk kudeatzen dituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren, Landa Garapenaren eta Turismoaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren SPRI Taldeak bideratzen dituzten laguntzak jasotzeko. Laguntzak 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuak zenbaterainoko berritzaileak eta interesgarriak diren.