euskaraespañol

Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/05/06, 19:00

Deskribapena

Anguleri Kultur Etxea, Mikel Zarate Kalea, 1

Larrabetzu

Larrabetzuko Udalak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera herriko Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak bultzatuko ditu. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko.

Hala, 6 artista gaztek oroimen historikoari lotutako proposamen artistikoa garatzeko aukera izango dute.

Hautatutako proiektuen egileak:

  • Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes
  • Eriz Moreno / Amaia Molinet
  • Liben Svaart

Urria arte, proposamen hori garatzeko tartea izango dute. Udazkenean emaitzak ezagutzera emango dira eta udalak, herritarrekin batera, gauzatuko den egitasmoa aukeratuko du.

Aurkezpenean izango dira, besteak beste:

  • Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko alkatea
  • Udal ordezkariak
  • Arantza Lauzirika Morea, Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Proiektuen egileak