euskaraespañol

Libelularen hegaldia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/06

NON: UPV/EHUko Elbira Zipitria Zentroaren ondoko putzua, Donostian. NOIZ: 2021eko irailaren 8a (bideoa); 2021eko abuztuaren 30a (argazkia). NORK: Pedro Ayerbe Arana. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA II).

 

Odonatoak intsektu-ordena bat dira, eta eboluzioan perfekzio anatomiko eta funtzionala lortu zuten garai oso urrunetan. Hain da horrela, ezen ekosistemak dinosauroekin bizi eta partekatu baitzituzten hamarnaka milioi urtez.

Crocothemis erythraea barreiatzeko eta kolonizatzeko gaitasun handia duen libelula bat da, eta azkar ezartzen da sortu berri diren ur-masetan, hala nola putzuetan, aintziretan eta urtegietan. Arrak gorri biziak dira. Sabelaldea zabala eta lautua dute, eta azafrai koloreko orbanak, ondo nabariak atzeko hegalen oinarrian.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus