euskaraespañol

Liburuen aurkezpena Eusko Legebiltzarrean

‘Euskal Herriko Politika eta Gizarte Pentsamenduari buruzko testu klasikoak’ bildumako bi ale berri dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/21

Liburuak aurkezteko unea
Liburuak aurkezteko unea | Argazkia: Eusko Legebiltzarra.

Eusko Legebiltzarreko Tomás Moro aretoan egin zen ‘Euskal Herriko Politika eta Gizarte Pentsamenduari buruzko testu klasikoak’ bildumako bi liburu berri hauen aurkezpena: 'Pasionaria. Escritos y discursos de Dolores Ibárruri’ eta ‘Los hombres se asustan. Benita Asas Manterola y su papel en la lucha feminista (1908-1957)’. Liburu horiek idatzi dituzte Juan Avilés jaunak, UHUNeko Historia Garaikideko katedradunak, eta María José Villa andreak, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidea saileko ikertzaileak, hurrenez hurren.

Ekitaldian Bakartxo Tejeria andrea egon zen, Eusko Legebiltzarreko presidentea, eta liburuen aurkezpenak José Luis de la Granja jaunak eta Mikel Urquijo jaunak egin zituzten, UPV/EHUko Historia Garaikideko katedradunak.

Juan Avilés Farré Historia Garaikideko irakaslea emeritua da UHUNen eta bere ikerketak jasota daude  hamar bat liburutan eta berrogei artikulu edo kapitulu baino gehiagotan. María José Villa Rodríguez, berriz, Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Historia Garaikideko doktore titulua lortu UPV/EHUn. Bere azterlanen ardatza Euskal Herrian feminismoaren alorrean jardun duten pertsonak dira.

Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, indarrean duten harreman esparruaren barruan, elkarlanean ematen dute argitara 'Euskal Herriko Politika eta Gizarte Pentsamenduari buruzko testu klasikoak' bilduma. Bilduma horren bidez aipatutako bi erakundeek nahi dute, 2010. urtean izenpetu zuten lankidetza hitzarmenean adierazitakoari jarraituta, argitara ematea aro moderno eta garaikidean euskal eremuko eragileek idatzitako politika eta gizarte pentsamenduaren alorreko lan nagusiak.