euskaraespañol

Antzerkia: Luze edo motz

Noiz eta non

2022/11/24, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 24, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ‘Luze edo motz’ ikuskizuna aurkeztuko dute, EHUkultura Gipuzkoaren programazioaren barruan.

Sarrera librea da.

‘Bakean Dagoena Bakean Utzi’ emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.

Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.

Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!