euskaraespañol

Josu Martinezek ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala estreinatuko du Zinemaldian

Euskal Zinema Galaren baitan ikusi ahal izango da UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikerlari eta irakaslearen lana

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/24

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia
Lezo Urreiztieta Rekalde (Santurtzi, 1907 – Baiona, 1981)

Euskal Zinema Galaren baitan estreinatuko da bihar, irailak 25, Victoria Eugenia aretoan 21:15ean ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala. Josu Martinez UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikerlari eta irakaslea da egilea.

Lezo Urreiztieta Rekalde (Santurtzi, 1907 – Baiona, 1981) euskal itsasgizon, abertzale ospetsua, mugalari eta kontrabandista, eta ehunka judu eta errepublikano salbatu zituen pertsona izan zen.

“Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…  Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza”, azaldu du Josu Martinez, dokumentalaren egilea eta

Biografia

Josu Martinez (Bilbo, 1986), Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna da. Halaber, Josu Martinez EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituen NOR taldeko kidea. Itsasoaren Alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010) eta Gure Sor lekuaren bila (2015) dokumentalak zuzendu ditu, guztiak Donostia Zinemaldian estreinatuak. Era berean, Barrura begiratzeko leihoak (2012) kolaborazio-dokumentalean parte hartu zuen. Aurten Ama film laburra zuzendu du, Donostiako Kimuak saileko katalogoan proiektatuko dena.