euskaraespañol

Gaurko irudia

Erakusketa: Magallanes-Elkano 1519-1522

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/07/04 Noiz arte: 2022/09/30

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Urrira arte, Arabako Campuseko Koldo Mitxelena bibliotekako atarian, Elurreta eraikinean, ‘Magallanes-Elcano 1519-1522: munduari lehenengo bira’ erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honekin, bibliotekak bat egiten du garai guztietako itsas abenturarik handienaren ospakizunarekin.

Biblioteka Ikusezinaren funts bereziak egongo dira ikusgai, liburu, dokumentazio historiko eta kartografiaz egituratutako ibilbide zedarritu bati ekiteko gonbidatzen dutenak, Enrike Solinis-en ‘Juan Sebastián Elkano’ edo Gaudia Musica-ren ‘Un horizonte sin fin’ albumetako musikaz lagunduta.

Antonio Fernández Torresek ‘El viaje más largo’ liburuan dioen bezala, Munduaren lehenengo itzulia, batez ere, giza epopeia bat da, nabigatzaile, itsasontzi eta ozeanoen historia bat. Gau eta egun, zortzi ordutan luzatutako zaingoak betetzen zituzten gizonen historia da, ontzigain hezeetan atseden hartu, belazurrun astunak altxatu, bela lokarriak harrapatu, amulak besoekin eragin eta abenketan gora egiten dutenen historia. Haizeen, zeharbideen eta erabakitzen jardute etengabearen historia bat, bidaiaren zatirik handienean toki ezezagunerantz doan itsasontzi batean deus jakin barik gertatzen dena, iluntasunak brankatik haratago gordetzen dion patua jakin gabe.

Goza ezazue bidaiaz!