UPV/EHUko Errektore kargu hartze ekitaldia

Gasteiz, 2017-01-11

Lehendakari jauna, Eusko Legebiltzarreko presidente andrea, Hezkuntza sailburu andrea, UPV/EHUko errektore ohia, Deustu eta Mondragon unibertsitateetako errektore jaunak, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko presidente jauna, sailburuorde jaun-andreak, errektoreorde jaun-andreak, senitartekoak, lagunak, egun on.

Duela lau urte, lehendakari jauna, hemen hartu gintuzun Iñaki Goirizelaia errektoreak gidatu duen taldeko kideok. Orduan lehendakariak zerorrek Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko apustua aldarrikatu zenuen, unibertsitate aktibo, gure herriko inguru sozial, kultural eta ekonomikoaren garapenarekin konprometitu baten aldekoa. Geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateak urrats sendoak eman ditu norabide horretan. Horregatik, euskal unibertsitate publikoko kideei eta, bereziki, belaunaldi ezberdinetan, lidergoa hartu duten lagunei egindako lan eskerga aitortu nahi diet. Horietako batzuk hemen zaudete gurekin. Guztioi eskerrik asko, bihotz bihotzez.

UPV/EHU heldutasunera iritsi da erakunde hezitzaile eta ikertzaile gisa, eta baita erakunde publiko gisa ere. 36 urte baino ez dituen arren, unibertsitate sendoa da. Dagoeneko, 300.000 pertsona baino gehiago igaro dira UPV/EHUren ikasgeletatik, gure herrian zein atzerrian lanean ari direnak. Euskal Herriko enpresa, ikastetxe, ospital, udaletxe, ikerketa zentru eta beste hainbat erakundetan lanean diharduten profesional horiek guztiak gurean formatu dira, eta herri honetako ehun ekonomiko, sozial, kultural eta politikoaren kide dira. Horietako askok euskaraz ikasi dute, eta hizkuntza horretan dihardute. Euskararen normalkuntzari ere berebiziko ekarpena egin dio UPV/EHUk. Horregatik guztiagatik, euskal gizartearen konfiantza irabazi du.

Euskal Herrian ez ezik, jadanik atzerrian ere badu begirunea UPV/EHUk. Ez alferrik, munduko 500 unibertsitate onenen artean sailkatuta dago, Shangaiko rankingaren arabera, eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera Europako aurreneko Mugaz Gaindiko Campus Euroerregionala eratu du. Halaber, geroz eta harreman estuagoa dauka sare sozio-ekonomikoarekin, eta ikerketan urrats esanguratsuak eman ditu euskal gizarteak dituen arazoei eta erronkei irtenbideak eman aldera; azken finean, gizarte justu eta hobea eraikitzen laguntzeko.

Azken urteotako krisi ekonomiko latzak eta esparru juridiko-ekonomiko egonkor ezak eragina izan dute gurean ere eta, horren ondorioz, ezinezkoa izan da helburu batzuk nahi bezala betetzea. Edonola ere, unibertsitateak gai izan behar du, zailtasunak zailtasun, aurrera egiteko, eta prest gaude aipatu xede horiek betetze bidean gure onena emateko. Erronka argia da: unibertsitate hobea egitea.

Horregatik, ilusioz eta konfiantzaz begiratzen diogu etorkizunari.

Euskal unibertsitate publikoaren proiektuan sinesten dugu: euskaraz normaltasunez arituko dena; nazioartearen aitortza jasoko duena; hezkuntza eredu propioa izango duena; ikerketan erreferentea izango dena; kultura arloko bideratzailea eta gure herriko eragile sozio-ekonomiko garrantzitsua izango dena; gobernantza eredu hurbila eta arduratsua izango duena; eta, batez ere, gizarte demokratiko eta irekiek ezaugarri dituzten balioak sustatuko dituena: hala nola ekitatea, inklusioa eta jasangarritasuna. Hori da, lehendakari jauna, lortu nahiko genukeena eta horretarako zure laguntza eskatzen dizugu. Euskal Herriko Unibertsitatea guztion unibertsitatea da eta, orain arte bezala, Eusko Jaurlaritzaren babesa behar du aurrera egiteko.

Son muchos los retos a los que queremos responder en los ámbitos de la formación, la generación y la transferencia de conocimiento. En el ámbito de la formación, aspiramos a que el paso por la universidad constituya para nuestro alumnado una experiencia formativa de alto valor, que potencie su capacidad para el empleo y lo prepare de cara a afrontar los retos presentes y futuros, con competencia técnica, una base ética humanista y compromiso social. Para ello, es fundamental potenciar la internacionalización y la colaboración con el tejido socioeconómico. Queremos dar un salto cualitativo en el ámbito de la formación con iniciativas tales como la formación en alternancia y las tesis en colaboración con empresas y entidades del entorno. Por eso necesitamos que el Gobierno Vasco apueste también por ellas. En investigación, trabajaremos para reforzar el liderazgo de la UPV/EHU en la generación y transferencia de conocimiento, y en la cooperación con la sociedad vasca, con el fin de mejorar la competitividad y el desarrollo social. La relación de nuestra universidad con la Red de Ciencia, Tecnología e Innovación es estrecha y queremos reforzarla para que este país avance en investigación, pero también necesitamos de un marco normativo que nos permita asumir mayor protagonismo en esta tarea. Queremos cuidar el talento que ya tenemos y competir internacionalmente para atraer nuevos referentes mediante fórmulas de contratación más flexibles.

A esto aspiramos y para ello trabajaremos con lealtad. Por eso, pedimos autonomía, acompañada de la necesaria rendición de cuentas, y pedimos también confianza y respaldo. La Universidad del País Vasco es la universidad de toda nuestra sociedad y de su desarrollo depende, en gran medida, el desarrollo de este país. La inversión en educación superior es una inversión de país, es una inversión de futuro, en suma, una apuesta estratégica. Un país sin una universidad pública sólida no podrá competir en un entorno cada vez más exigente.

No puedo, ni quiero, ocultar que en el plano personal me siento muy ilusionada; emocionada, también, sí, y cercana a las personas que me quieren y a las muchas más que han confiado en mí para dirigir la UPV/EHU. Pero a esa emoción la acompaña la conciencia plena de toda la responsabilidad y la exigencia que demanda el cargo de rectora. Solo puedo asegurar que tanto yo como mi equipo invertiremos los esfuerzos necesarios para llevar adelante esta tarea. Estoy segura de que habrá buenos momentos y otros quizá no tan buenos, habrá aciertos y también habrá situaciones en las que no acertaremos del todo, pero puedo asegurar que siempre obraremos con la mejor voluntad y con la mejor intención. No se pueden garantizar a priori los resultados de una tarea, pero un gestor o una gestora responsables lo que sí pueden y deben garantizar es su total disposición y compromiso con un proyecto, con una institución y con un país. Bien, ese es nuestro caso.

Lehendakari jauna, ohore bat da niretzat gaur hemen UPV/EHUko errektorearen kargua zure eskutik hartzea. Eta lau urte barru errektoretza talde honen kideok Ajuria Enean agurtzen gaituzuenean, espero dugu bai Lehendakaria bai euskal gizartea, guk egindako lanaz harro sentitzea eta, orain gertatzen den bezala, Euskal Herriko Unibertsitatea gizartean begirune gehien jasotzen duten erakundeen artean egotea. Hori da gure helburua, eta hori lortzeko leialtasunez eta erantzukizunez jokatuko dugu.

Eskerrik asko.