Manuel Castells, munduko soziologorik ospetsuenetakoa, Europar Batasunaren krisiari buruzko hitzaldia ematera etorriko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/12, 19:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Manuel Castells soziologoa Gizarte Zientzien arloko akademikorik garrantzitsuenetako bat da mundu osoan. Ekainaren 12an hitzaldi bat emango du Bilbon, Europak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean aurrean izango duen panoramari buruzkoa. Hitzaldiaren izenburua hauxe izango da: ‘La crisis de la Unión Europea (UE)’. Ekitaldiaren antolatzaileak EHUgune eta UPV/EHUko Partaidetza eta Komunitate Garapen Unibertsitate Masterra izan dira.

“Globalizatzaileak nazionalizatu egin dira. Demokrazia liberalak behea jo du, mundu osoan galdu egin duelako herritarrentzat zeukan legitimitatea. Eta gaur egun alternatibarik ez dagoen arren –azaleratzen joan behar baitute–, demokraziaren egungo moldeek inertziagatik edo errepresioagatik jarraitzen dute hor. Jende gutxik du federik molde horietan. Eta, azken batean, gizakiek erabakitzen dute nola bizi nahi duten, denbora, izerdia eta malkoak kostatu arren”, dio Castellsek.

Castellsek hiri soziologiaren arloan hasi zuen bere ibilbidea, eta hiriaren eraldaketen eta auzotarren mugimenduen inguruan ardaztu zituen bere ikasketak. 90eko hamarkadaren bukaeran, “La era de la información” argitaratu zuen, egungo gizartea ulertzeko erreferentzia garrantzitsuenetakoa bihurtu den liburua. Duela gutxi, “Ruptura: crisis de las democracias liberales” argitaratu du, Europar Batasunerantz hurbilduta.

Ibilbide oparoko gizona da Castells; munduko 25 unibertsitatetan honoris causa doktore izendatu dute. Soziologiako katedraduna da Kataluniako Oberta Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia Saileko Ikerketako zuzendaria, eta Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) Hiri eta Eskualde Plangintzako eta Soziologiako katedradun emeritua.