euskaraespañol

María Paz Espinosa Alejos Zientzia Moralen eta Politikoen Errege Akademian sartu da

UPV/EHUko Ekonomia katedradunak Jose Angel Sanchez Asiainen lekua hartu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/23

Irudia
Maria Paz Espinosa Alejos ekonomialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. | Argazkia: Real Academia de Ciencias Morales y Políticas

Maria Paz Espinosa Alejos ekonomialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak Zientzia Moralen eta Politikoen Errege Akademiako kargua hartu du. Espinosa Alejosek José Ángel Sánchez Asiaín Asiaingo markesaren lekua hartu du.

Akademiako kide berria Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta doktorea Harvardeko Unibertsitatean. Bere ikerketa-jarduera Teoria Ekonomikoa, Jokoen Teoria, Ekonomia Esperimentala eta Energiaren Merkatuak arloetan garatzen da.

Zientzia Moralen eta Politikoen Akademiako sarrerako diskurtsoan, Ekonomiaren Ikerketaren Joerak gaia jorratu zen, eta bertan funtsezko bi alderdi aztertu ziren: ekonomia esperimental baten papera eta ekonomiaren ikerketan diziplina anitzeko ikuspegi baten beharra.

Bertan adierazi zuenez, “ekonomian gauza asko pizgarrietara murrizten dira. Baina portaeraren ekonomiak erakutsi du finantza-pizgarriak gehiegi baloratuta egon daitezkeela, arau sozialek garrantzi handia dutela, eta hori kontuan hartu behar da politiken diseinuan”.