Marta Macho, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea, finalista '20minutos' eta Oxfam Intermóneko 'Avanzadoras' sarietan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/02

Marta Macho
Marta Macho Stadler. Argazkia: Egoi Markaida, UPV/EHU.

Matematikako irakasleak 'Mujeres con Ciencia' blogeko editore gisa egindako lanari esker jaso du aipamen hori; blog honek 7 urteak daramatza emakumeek arlo horretan egiten dituzten ekarpenak erakusten.

Marta Macho Stadler, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko irakaslea, finalista izan da 'Avanzadoras' sarien XVII. edizioan, mundu justuago eta berdinzaleago bat eraikitzen ari diren emakumeak ikusaraztea helburu duena. 'Mujeres con Ciencia' blogari esker lortu du hori, argitalpenak ia zazpi urteak baitaramatza (datorren maiatzaren 8an izango da urteurrena) zientzian eta teknologian aritu diren emakumeen jarduera erakusten. Horrela, nesken eta gazteen STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren akronimoa) bokazioak bultzatu ditu. Irakaslearen aburuz, “oso garrantzitsua da erreferenteak erakustea emakumea askotan mespretxatuta egon den eremu batean”. Web argitalpen hau UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren blogetako bat da.

Irakasleak Mafalda Soto irabazlearekin (Farmazian lizentziatua, Medikuntza Tropikalean aditua eta albinismoa duten pertsonen hezkuntza sustatzen duena Afrikan) partekatzen du ohorea. Ana Freire beste finalista bat da, Informatikan doktorea eta ‘Stop’ proiektuaren bultzatzailea: ekimen hau adimen artifiziala aplikatzen du sare sozialetan suizidio-ideiarekin, depresioarekin edo elikadura-jokabidearen nahasmenduekin lotutako patroiak aurkitzeko).

Sariak, Intermón Oxfamek eta '20minutos' egunkariak antolatuak, banatuko dira ostiralean, martxoaren 5ean, 12:00etan, publikoari irekitako ekitaldi birtual batean. Mahai-inguru bat izango da, eta bertan hartuko dute parte sarien epaimahaikideek (Laura Espido Freire euskal idazleak, besteak beste) eta aurtengo hiru emakume 'Aurreratzaileek'.