euskaraespañol

6.000 ikasle baino gehiago egongo dira UPV/EHUko ateak zabaltzeko egunetan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/09

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ateak zabaltzeko egunak antolatu ditu, Sarbide Programaren barruan, unibertsitate aurreko ikasleek beren ikasketak hautatu aurretik ahalik eta informaziorik zabalena jaso dezaten. Egun hauetan, 6.000 ikasle baino gehiago etorriko dira unibertsitateko instalazioetara, UPV/EHUren jarduera gertutik ezagutzera (gutxi gorabehera, 1.045 Arabako Campusera, 2.050 Gipuzkoakora eta 3.000 Bizkaikora). Unibertsitateko ikastegiek informazio saioak antolatzen dituzte irakasleek beren fakultateetako graduei buruzko informazioa eman eta instalazioei bisita gidatua egiteko.

Jarduera unibertsitate ikasketak 2018/2019 ikasturtean hasi behar dituzten pertsonei zuzenduta dago. Hau da, Batxiler, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo, Arte eta Kirol Ikasketetako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, baita unibertsitatera sartzeko 25, 40 eta 45 urtetik gorakoei ere. Bisita hauetan parte har dezakete, baita ere, unibertsitateko ikasleak izango direnen guraso edo tutoreek, baina jardunaldiak familiei zuzendutako ikastegietan bakarrik.