| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
-
Euskadin da TREC espedizioaren laborategi mugikor aurreratua
Masterretan ere ikasturtea hasten ari da
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/18

NON: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. NOIZ: 2023ko irailaren 13a. NORK: Mitxi. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Graduko ikasketa guztietan hasi dira eskolak, eta masterretan ere aurrera doaz. Hala, joan den asteazkenean Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren lehen edizioaren inaugurazio ekitaldia egin zen. Irudian, ikasleak, irakasleak eta inaugurazioan parte hartu zuten agintariak, besteak beste, irudiaren erdian, Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; haren ezkerrean, Alberto Emparanza, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, eta, sailburuaren eskuinean, Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea, eta Elsa Pacheco, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus